Mendaroko Txirrindulari Elkartekoek botatako txupinak hasi zituen atzo jaiak Mendaron. Txupinazoaren jarraian jaitsi zen Katasorgina plazara, udaletxeko teilatutik behera, eta lehertu zen festa. Gaur, hilak 25, Santiago eguna ospatzen ari dira. Arratsaldean, Sahatsa dantza taldearen ikuskizuna izango da, eta gauean nagusien danborrada