Folklore gau koloretsua eta erritmoz betea eskaini zuten eguazten gauean Olaizaga kiroldegian batu ziren hiru dantza taldeek: Kanadako Mackinaw, Peruko Jallmay eta Euskal Herriko Haritz dantza taldeak, hain zuzen ere. Ondorengo argazkietan {eta goiko bideoan} ikus dezakezue aurtengo jaialdiak laga zituen irudietako batzuek.
Jaialdiaren amaieran, 50. urteurrena ospatzen diharduen Elgoibarko Izarra omendu zuen Haritz dantza taldeak. Izan ere, Elgoibarko Izarratik sortu zen Haritz bera, duela 40 urte. Elgoibarko Izarraren izenean Imanol Larrañaga eta Naiara Martin igo ziren oholtza gainera errekonozimendua jasotzera.
•ARGAZKIAK