241 lagun batu ziren Sigman, garai zaharrak gogoan

elgoibarren.net 2013ko uzt. 26a, 20:44

Sigmako eskolan ikasi zuten auzotarrak, gaur egun auzoan bizi diren jubilatuak eta Olaso, Lauko eta Aitz Bizkar baserrietako familiak batu ziren Santiago Egunean, Sigma auzoan. Guztira 241 lagun. Iaz egin zituen 50 urte Sigmako eskolak, eta horren harira, ospakizun jaia antolatu zuten zenbait auzotarrek. Aspaldiko lagun eta ezagunak berriz ikusteko elkargunea izan zen Sigma. Garai zaharrak gogora ekarri eta une hunkigarriak bizitzeko aukera izan zuten. (argazkiak eta bideoa dauzka)



Auzoko argazki zaharrekin osatutako bideo emanaldia ikusi, taldeko argazkia atera, Sigmako pilota txapelketako finalak ikusi eta azkenik Karakate jatetxean egin zuten bazkaria ia 300 lagunek.

ARGAZKIAK: (Picasan)

BIDEOA: