Santa Ana eguna, zaindariaren omenezko eguna, ospatu dute gaur mendaroarrek. Uxue Alberdi eta Andoñi Egaña bertsolariek eta Ostolaza eta Andonegi trikitilariek girotu dute goiza, eta Luhartz taldeak hartu die arratsaldean erreleboa. Bihar, Koadrilen Eguna izango dute Mendaron.