San Bartolome Eguna

elgoibarren.net 2013ko abu. 24a, 11:35

Euritsu esnatu da San Bartolome Eguna, baina euriak ez ditu momentuz behintzat eguneko ekitaldiak zapuztu. Dultzaineroen eta txistularien dianekin hasi da goiza, eta ondoren Udal Musika Bandaren doinuak entzuteko aukera izan da herrian zehar. Prozesioaren ostean, meza nagusian dira orain agintariak eta herritarrak.