Sokamuturrarekin amaitu dira jaiak

elgoibarren.net 2013ko ira. 1a, 13:37

Amaitu dira jaiak aurtengoz. Hirugarren eta azkenengo sokamuturrarekin esan diegu agur jaiei elgoibartarrok. Ondorengo argazki bilduman edo honako bideoan ikus ditzakezue gaurko sokamuturrak laga dituen hainbat irudi.
Hala ere, bada egitarauan beste ekitaldi bat gaurko iragarrita, zaldi probak egingo dituzte-eta arratsaldean (18:00etan), Sigmako aparkalekuan egokitu duten probalekuan. Hiru zaldik jardungo dute lehian, 950 kiloko harriarekin.

 
ARGAZKIAK: