Olaberriko Aizpea gaztandegiak eskuratu zuen bigarren saria Legazpian eta Joseba Insausti ordiziarrak aurkeztutako gaztak lortu zuen hirugarren saria. Mausitxa baserrikoek joan den otsailaren 25ean eginiko gazta aurkeztu zuten Legazpiko gazta lehiaketara, eta, datorren irailaren 11n egingo den Ordiziako gazta sariketara ere otsailean egindako gazta bat aurkeztuko dutela aurreratu dute. Mausitxakoek hiru alditan irabazi dute Ordiziako gazta lehiaketa prestigiotsua: 2005ean, 2007an eta 2009an. Aurten ere faboritoen artean izango dira, besteak beste, ohikoa baita Legazpian aurreneko postuetan ibili diren gaztak Ordizian ere nabarmentzea.
Legazpiko Artzain Eguneko informazio osoagoa: goierri.hitza.info
∞Lotura duten albisteak:
- Mausitxako gaztak irabazi du Bilboko Idiazabal gaztaren txapelketa (2013-06-17)
- Bederatzi gazta lehiatuko dira urteko gazta onenaren sariaren bila (2012-12-12)
- Herriko produktuak nagusi Gabon Zahar Feriako lehiaketetan (2012-01-03)
- Non hago, zer larretan Urbiako artzaina (2011-01-03)
- Urrezko domina eskuratu du Mausitxako gaztak Birminghanen (2010-12-01)
- Mausitxako gazta 10etik gertu (2010-10-04)
- Gernikan ere nagusi Mausitxako gazta (2009-10-27)
- Aurreikuspenak gainditu ditu orain arteko feriarik arrakastasuenak (2009-09-28)
- Mausitxak irabazi du Ordiziako lehiaketa, hirugarrengoz (2009-09-09)
- Mausitxak irabazi du Gipuzkoako 25. Ardi Gazta Lehiaketa (2009-09-08)
- 1.500 euroko saria urteko gaztarik onenarentzat (2008-12-11)
- Munduko Gazta Lehiaketan urrezko domina eskuratu du Mausitxako gaztak (2008-10-01)
- Brontzezko domina Mausitxako gaztarentzat 'World Cheese Awards' sarietan (2007-04-10)
- Mausitxako gaztak bigarren aldiz irabazi du Ordiziako Gazta Lehiaketa (2007-09-05)