Senior gizonezkoen eskubaloi taldean aritutakoentzako deialdia

elgoibarren.net 2013ko ira. 5a, 09:54

Senior gizonezkoen Elgoibarko eskubaloi taldean noizbait aritu izan diren jokalari guztiak batu nahi dituzte taldekide izandako zenbait lagunek. Sanlok irailaren 14rako antolatu duen Sanlobeerfest garagardo festarekin bat eginez, partida bat antolatu dute egun horretarako eta partidaren ostean elkarrekin bazkaltzeko asmoa dute.


 “Izena ematen duten guztien artean partida bat antolatzea da gure asmoa”, azaldu dute ekimenaren sustatzaileek. Partidaren ostean elkarrekin bazkalduko dute guztiek Sanlo klubak irailaren 14rako antolatu duen Sanlobeerfest garagardo azoka dela-eta Maalan jarriko duten txosnan. “Ahalik eta lagun gehien batzea gustatuko litzaiguke, hortaz, inor kanpoan ez lagatzeko e-posta helbide bat zabaldu dugu izen ematea errazteko”.
  • Honako hau da izena emateko helbidea: eskubaloibeteranoak@gmail.com.
 Irailaren 11, eguaztena, da izena emateko azken eguna. Interesatuek partidan parte hartu nahi duten edo bazkarira bakarrik joango diren zehaztu beharko dute izena ematerakoan.