2010/2011 ikasturtean jarri zuen abian Elgoibarko Udalak Oin Alai, umeak eskolara oinez joatea sustatzeko ekimena. Ordutik hona jaitsi egin da Oin Alain parte hartzen duten umeen eta boluntarioen kopurua eta arduradunak kezkatuta daude.
Umeei dagokionez, eskolara bidea Oin Alairekin egiten zuten ume asko “koskortu” egin direla, eta dagoeneko bakarrik joaten direla eskolara azaldu dute arduradunek. “Hain justu ere horixe da ekimenaren helburu nagusia”, adierazi dute. Alabaina, ez dakite zein den ume berri gehiago ekimenera ez batzearen arrazoia. “Ez dakigu gurasoen beldurrengatik den, erosotasunagatik ala boluntario izateko aukerarik ez dutela-eta ez dituzten haurrak apuntatzen”. Aipaturiko beldurrak uxatze aldera, umeen segurtasuna “uneoro bermatuta” dagoela ohartarazi dute eta ez dela derrigorrezkoa boluntario izatea. Boluntario beharrean dira baina.
•Bizikleta baten zozketa egingo dute hilero
Herri Eskolarako bidean Melitonengo zubitik eta Santa Anako bide adarretan, bereziki, eta, Ikastolarako bidean, Basartetik Ikastolarainorako adarrean, hain zuzen ere, falta dituzte boluntarioak. Horiek motibatu eta saritzeko, berriz, orain arte zotz egiten zituzten erosketa-bonoak beharrean, umeen artean bizikleta bat zotz egingo du Udalak hilero. Era berean, udaltzainen laguntza jasoko dute Oin Alaiko boluntarioek zenbait egunetan. Autoak noiz eta nola gerarazi behar dituzten erakutsiko diete udaltzainek, besteak beste. “Boluntario izateko beldurrak kentzea da gure asmoa”, esan dute.

•Argazkiak: