Egunez eguneko balorazioa egin du Elgoibarko Udalak, eta egitarauko ekintzarik nabarmenenenak azpimarratu dituzte.
- Irakurri osorik UDALAREN BALORAZIOA, PDFan
•Jai "lasaiak", Udaltzaingoaren ikuspuntutik
Elgoibarko Udaltzaingoak ere egin du jaien inguruko balorazioa. Javier Oñederra udaltzainburuaren esanetan, lasaiak izan dira jaiak, eta intzidentzia handirik gabe igaro dira. “Delituzko esku-hartzeak gutxitu egin dira, baita lapurretei eta ondasun-kalteei buruzko salaketak ere”, azaldu du Oñederrak. Jaiak bi asteburutan banatuta egon arren, lasai joan direla dio eta aurreko urteetan baino esku-hartze gutxiago egin behar izan dituztela gaineratu du {ikus beherago dagoen txostenean 2010etik 2013ra arteko datuen konparaketa}. Aipatzekoen artean, 16 urtetik beherakoei egindako hiru esku-hartze aipatu ditu, alkoholaren eraginpean zeudela-eta hirurek osasun asistentzia behar izan zuten-eta.
Domekan egiten diren sokamuturrei beldurra dietela onartu du udaltzainburuak. Ohikoa duten legez, udaltzainek kontrol zorrotza egin zuten sokamuturran ibiltzeko baldintzak bete ez arren ibilbidean sartu nahi zutenekin, eta, aurreko urteetan baino arazo gutxiago izan zituztela horiekin adierazi du.

- Elgoibarko Udaltzaingoak San Bartolome jaien inguruan egin duen TXOSTENA, PDFan
•Jaietako Argazkiak eta bideoak:
- Bezpera eguna
- 2013ko San Bartolome Eguna
- Umeen eta jubilatuen Eguna
- Txiki eguna
- Gazteen eguna
- Baserritarren eguna
- Irailaren 1eko sokamuturra