Esan bezala, joan den eguenean, irailaren 5ean, gertatu zen harrapaketa, 15:50ean, San Lazaro zahar etxearen aurrean dauden zebra bideetako batean. Autoak harrapatu zuen emakumearen senideek jakinarazi dutenez, gidaria ez zen laguntzera geratu. Harrapaketaren inguruan edozein datu emateko honako telefono zenbakira deitzeko eskatu dute: 620 855 101.