Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako, Haritz Euskal Dantzari Taldeko eta Debako Gure Kai Dantza Taldeko hainbat kidek ia uda osoa eman dute Elgoibarren, Zarautzeko XXV. Aurresku eta VI. Soinu Zahar Txapelketa prestatzen. Senior mailako dantzariak batzen ditu Zarautzeko lehiaketak, hau da, 15 urtetik gorako dantzariak. Neskek Erribera, Upelategi eta Kontrapasak dantzatu zituzten. Mutilek, berriz, Desafioa, Alpargata eta azken Agurra dantzatu behar izan zituzten euren abilezia agerian lagatzeko. Hona hemen Zarautzeko txapelketako emaitzak.
•Neskak:
- Izar Etxeberria (Oiartzun)
- Idoia Besada (Pasaia)
- Arantxa Ferreiro (Elgoibar)
5. Andrea Arregi (Elgoibar)
6. Alaitz Egaña (Elgoibar)
8. Itziar Aldalur (Elgoibar)
10. Ixone Juaristi (Deba)
•Mutilak:
- Aitor Asenjo (Elgoibar)
- Asier Badiola (Lezo)
- Xanti Leonet (Oiartzun)
Euskadiko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan izango da dantzari elgoibartarrek parte hartuko duten hurrengo lehiaketa. Azaroaren 24an jokatuko dira kanporaketak eta 30ean finala.
∞Lotura duten albisteak: