Gizarteak inoiz ahaztuko ez dituen musikari eta kantak ekartzen dituzte gogora ETB1ean ematen duten ‘Tumatxak’ saioan. "Behin eta berriro gogora etortzen zaizkizun kanta horiek, burutik kendu ezin dituzunak, iltzatuta geratu zaizkizunak". Azken saioa Mikel Laboa eta Hertzainak talde historikoari eskaini diete. Besteak beste, aztertzen dituzten musikarien abesti ezagunenen bertsioak eskaintzen ditu saioak. Hala, Joseba Irazokik Laboaren ‘Txoria-txori’ abestiaren bertsioa egin du saiorako. Era berean, Napoka Iria bikoteak Hertzainak taldearen ‘Aitormena’ abesti ezagunaren bertsioa egin du.
- Ikusi hemen saioa osorik: Tumatxak (eitb.com)