Trinitateetako Danborradako taldeari lekukoa hartu dio aurten Sanlo eskubaloi taldeak, eta SanloBeer Fest jaia antolatu dute. Klubaren aurrekontuari aurre egiteko dirua biltzea da jaialdiaren helbura, bereziki, baina kluba bera eta eskubaloia herriratzea ere nahi dute arduradunek.
Musika, dantza, janedana eta kirola izango dira nagusi Maalako karpa barruan, baina denboraldiari hasiera emateko eta klubeko taldeak aurkezteko ere baliatuko dute asteburua. Hala, esaterako, zapatuan 10:00etan Elgoibar Ikastolan (Mintxetan euria egingo balu) batuko dira Sanloren familia osatzen duten 300dik gora lagun argazki ofiziala ateratzeko.