Aurrez izena eman ez dutenentzat, bihar bertan ere egongo da aukera: txipa dutenek 8 euro ordaindu beharko dituzte, eta txipa alokatu behar dutenek, berriz, 10 euro. Dortsalak gaur (irailak 13) arratsaldean jaso beharko dira, Sanlok Maalako parkean jarri duen karpan, edo bihar, lasterketa hasi aurretik Kalegoen plazan. Laugarren Gau Krosa 20:00etan hasiko da.
•Sariak
Junior, absoluto eta beteranoen mailak bereiztu ditu Mintxeta atletismo taldeak. Beteranoetan lehenengo emakume zein gizonezkoak txapela eta garaikurra jasoko dute, eta gainerako mailetan irabazleari eta lehen herritarrari emango diete saria. Era berean, partaide guztiek elastiko bana jasoko dute, eta helmugara iristean produktuz beteriko poltsa bana emango diete. Proba amaitzean, Olaizaga kiroldegian dutxatzeko aukera egongo da. Era berean, antolatzaileek jakinarazi dute kroseko partaideek deskontuak izango dituztela Sanloren garagardo ferian.

Iaz, 238 lagunek egin zuten saltaka III. Gau krosean, eta
Dabid Garcia durangarra eta Ainhoa Sanz urretxuarra
izan ziren azkarrenak.
- I. Gau kroseko emaitzak eta argazkiak (2010-09-13)
- II. Gau kroseko emaitzak eta argazkiak (2011-09-19)
- III. Gau kroseko emaitzak eta argazkiak (2012-09-24)
•2012ko Gau kroseko argazkiak: