Euskara ikasteko gurasoentzako diru laguntzak banatuko ditu Udalak

elgoibarren.net 2013ko ira. 13a, 16:24

 
Aurten ere, Elgoibarko Udalaren Euskara Batzordeak, euskararen transmisioan eragiteko asmoz, eta herriko euskaltegiekin eta ikastetxeekin elkarlanean, gurasoei zuzendutako euskara ikasteko edo lantzeko ikastaro bereziak bultzatuko ditu.


 Hiru ikastaro berezi izango dira: Euskalduntzen, hobeto eta errazago hitz egiten ikasteko ikastaroa eta hobeto idazten eta irakurtzen ikasteko ikastaroa.

Dirulaguntzak gurasoentzat
 Gainera, Udalaren dirulaguntzari esker, 0-12 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoek ikastaroaren matrikula erdia bakarrik ordainduko dute eta kurtsoan zehar asistentzia eta aprobetxamendu ona izanez gero, beka ere jasotzeko aukera izango dute.