Yeray Varela eta Cristina Loeda azkarrenak Gau krosean

elgoibarren.net 2013ko ira. 15a, 11:25

245 lagunek hartu zuten parte zapatu iluntzean jokatu zen IV. Gau Kros Herrikoian. Gizonezkoetan Yeray Varela oñatiarrak irabazi zuen proba 24 minutu eta 19 segundoko denborarekin. Emakumezkoetan, Cristina Loeda eibartarra izan zen azkarrena (30:36). Hortaz, Varelak zein Loedad 2011ko Gau krosean lortu zituzten garaipenak errepikatu zituzten. (argazkiak eta sailkapenak dauzka)


 Varelaren atzetik Billabonako Eneko Garin sailkatu zen bigarren postuan, irabazlearengandik 25 segundora. Ander Agirre bergararra iritsi zen helmugara hirugarren postuan (25:17). Eta, atzetik aurrerako lasterketa eginez, Iñigo Lariz elgoibartarra sailkatu zen laugarren postuan, 26:12 denborarekin. Xabier Bergaretxe elgoibartarra sailkatu zen bosgarren postuan (26:19).

 Emakumezkoetan, Cristina Loeda izan zen jaun eta jabe. Eibarko korrikalariak 30 minutu eta 36 segundo behar izan zituen 7,7 kilometroko ibilbidea osatzeko. Cristina Villalobos elgoibartarra sailkatu zen bigarren postuan, 32:08 denborarekin.