I. SanloBeer fest jaialdia, irudietan

elgoibarren.net 2013ko ira. 16a, 20:23

Trinitateetako Danborradako taldeari lekukoa hartu dio aurten Sanlo eskubaloi taldeak, eta SanloBeer Fest jaia antolatu dute estreinakoz. Klubaren aurrekontuari aurre egiteko dirua biltzea zen jaialdiaren helburua, bereziki, baina kluba bera eta eskubaloia herriratzea ere nahi zuten arduradunek. Ekitaldiz beteriko asteburua prestatu zuten eta jendearen parte hartzea lortu zuten. (argazkiak dauzka)


 Ostegunetik domekara Maalan irekita egon den karpan musika, dantza, kirola eta, batez ere, janedana izan dira nagusi. Era berean, eskubaloian aritutako jokalari betenanoak, gizonak zein emakumeak, berriz batzeko baliatu dute asteburua, eta baita klubeko taldeak aurkezteko ere. Hala, joan den zapatuan, Sanloren familia osatzen duten 300dik gora lagun elkartu ziren Ikastolako patioan, argazki ofiziala ateratzeko. Jokalari beteranoek, berriz, Olaizaga kiroldegian jokatu zituzten partidak. (goiko argazki bilduman ikus ditzakezue)
ARGAZKIAK
 
*Argazkiak: elgoibarren.net eta sanlo.net