Guretzako garrantzitsua da proiektu hau azolanean aurrera eramatea, bai nagusi eta bai haur, denentzako izango da lana!! Beti izan da gure inguruan auzolanean aritzeko ohitura eta guri ere egokia iruditzen zaigu hala jardutea.
- Plana honakoa da: Goizean elkartu eta lehen egun hontan garbitze lanak egitea. Giro ona ipiniko dugu gustura jarduteko eta noski, baita jana eta edana ere indarrak berreskuratzeko.
Aurretik izena ematea eskertuko dizuegu, lanerako materialaren eta jan-edanaren aurrikuspenak egiteko. morkaiko@morkaiko.net helbidera bidali e-mail bat edo etorri lokalera astelehen edota ostegunetan 19:00etatik 20:30etara.
Beheko argazkian ikus daiteke Sargoateko iturria gaur egun duen egoera (laister jarriko dugu garai baten zuen itxuraren irudia!).
Iturri inguruko lur saila erosi du Morkaikok, hektarea bat gutxi gora behera (beheko argazkian ikus dezakezue erositako lur eremua). Gure asmoa iturri inguru guztia garbitu eta zuhaitz batzuk landatzea da. Ez ditugu zuhaitz gehiegi landatuko espazioa uzteko. Iturri parean ez dugu ezer landatuko argia sartu dadin eta bertatik Elgoibarko bistaz gozatzeko. Azpikaldean berriz, baso atlantikoko zuhaitzak landatuko ditugu.
Udazkeneko bi hiru larunbatetan joango gara Sargoate iturri ingurua txukundu eta zuhaitzak landatzera. Herritar guztiak daude gonbidatuta auzolanera. Lana, jana, edana eta lagun giro ona ez da faltako. Helburua gure mendi ondarea berreskuratuz ondo pasatzea da.