Emakume kirolarien lehen batzarra egingo dute

elgoibarren.net 2013ko ira. 17a, 11:25

Udaleko Berdintasun Sailak emakume kirolarien taldea sortu nahi du, eta horretarako bilerara deitu ditu herriko emakumeak. Edozein motatako kirola egiten duten emakumeak nahi dituzte taldean, federatuak edo federatu gabeak. Kirol alorrean ere emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatu nahi dute. 19:00etan izango da bilera, Kultur Etxean.


 Emakumeek dituzten beharrak ezagutu nahi dituzte Elgoibarko Udaleko Berdintasun Saileko arduradunek, baldintza horiek hobetuz emakumeen partaidetza kirolean handitzeko. Bilera irekia da eta nahi duen orok hartu dezake parte.
Ainhoa Azurmendik gidatuko du gaurko bilera. Azurmendik eskarmentua du kirol esparruari eta generoari buruzko azterketen arloan, eta gaur egun Donostiako Udalarentzat lanean dihardu EMAK emakume kirolarien taldean.