‘Ez gara Palestinaz ari’ ikuskizunerako sarrerak aurrez salgai

elgoibarren.net 2013ko ira. 17a, 13:01

 
Ez gara Palestinaz ari emanaldia antolatu du Elgoibarko Izarrak datorren barixakurako (irailak 20). Bi saio eskainiko dituzte: 11:00etan nerabeentzako, eta gainerako herritarrentzako saioa 20:30ean izango da. Biak ere Herriko Antzokian egingo dituzte. Sarrerak aurrez erosteko aukera dago Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen lokalean, 5 euroan, eguenera bitartean.



 Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek sortutako ikuskizuna da Ez gara Palestinaz ari, eta bertsoak, musika eta antzerkia nahasten ditu. Aitor Atxegak guitarra joko du, eta Imanol Kamiok, berriz, akordeoia eta pianoa. Haurtzaroaz, egoaz, askatasun pertsonalaz, beldurraz eta gizontasunaz mintzatuko dira, besteak beste.
 Herritarrentzako saioa 20:30ean hasiko bada ere 20:00etan zabalduko dute txartel-leihatila.
Hona hemen aurkezpen-saioaren zati bat.