Zinemaldi desberdinetako harribitxiak ekarriko ditu Ongarrik Herriko Antzokira

elgoibarren.net 2013ko ira. 19a, 11:38

Bihar hasiko den Donostiako Zinemaldiaren harira, zine ziklo berezia prestatu du Ongarri zineklubak. Aurtengoan zinemaldi desberdinetan saritutako lau filma eskainiko dituzte, gaur hasi eta irailaren 30era bitartean. Lehenengoa Arabia Saudin ekoiztutako La bicicleta verde izango da. Pelikula honek 2012ko Veneziako zinemaldian arte eta saiakera onenaren saria jaso zuen. Gaur (irailak 19) emango dute lehen saioa 21:30ean, eta bihar 22:15ean.


1706637345805 Zinemaldi desberdinetako harribitxiak ekarriko ditu Ongarrik Herriko Antzokira

Gainerako filmak hauek dira: Antes del anochecer (AEB), 2012ko Berlingo zinemaldiko sail ofizialean eman zuten filma; Dias de pesca en la Patagonia (Argentina), 2012ko Donostiako eta Torontoko sail ofizialean eman zuten; eta azkenik Una casa en Corcega (Belgika), 2012ko Amienseko zinemaldiko pelikula onenaren saria eta publikoaren saria jaso zituen.
La bicicleta verde (wadjda) filmaren sinopsia
  Arabia Saudiko hiriburuan bizi den 10 urteko neskato baten istorioa da. Mundu kontserbadorean bizi arren, Wadjda oso aurrerakoia da, ekintzailea, eta debekuaren mugaraino iristen da beti. Bizikleta bat ikusten du salgai, eta nola edo hala bizikleta hori eskuratu nahi du, Abdullahri lasterketa bat irabazteko. Amak ez dio utziko, emakumeen duintasunaren kontra doalako.
  • Zuzendaria: Haifaa Al-Mansour. Arabia Saudi eta Alemania. 2012. Iraupena: 98 min. Drama. Aktoreak: Reem Abdullah, Waad Mohammed, Abdullrahman Al Gohani.