Biluzik izeneko bilduma berria sortu dute, 2 urtetik aurrerako neska-mutilei zuzenduta, eta sexualitatea lantzea dute helburu, jaiotzen garenetik hil arte bizitzen dugun zerbait delako. Adituek diote sexualitatea ikasi beharreko gauza bat dela, eta Elkar argitaletxeak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen laguntzarekin haur txikientzako liburuak egitea pentsatu zuen pertsonai kuttun hauen istorioak horretarako lagungarri izango direlakoan. Hala, lau liburu proposamen aurkeztu dituzte: Pirritx titia ematen, Porrotx ispiluan, Marimotots errekan eta Pupu eta Lore zilipurdika. Pailazoen istorioen ohiko kontalari Mitxel Murua zarauztarrak idatzi ditu bildumako lehen hiru kontankizunak (Pirritx titia ematen, Porrotx ispiluan, Marimotots errekan). Laugarrena (Pupu eta Lore zilipurdika), berriz, Uxue Alberdi elgoibartarrak idatzi du.
Porrotx ispiluan liburuan ile urdineko pailazoak ispiluarekin jolasean dagoela bere gorputza deskubrituko du eta, mutila denez, zakila duela. Marimototsek, ordea, bere gorputza laztanduz gozatuko du Marimotots errekan liburuan. Pirritx titia ematen liburuan amatasunaren gaia jorratzen da; Pirritxek bere bikiak elikatzen gozatzen du, eta Pupu eta Lorek amaren tititik jaten. Bihurri txiki horiek dira azken liburuaren protagonistak, Pupu eta Lore zilipurdika. Hondartzan, jolasean, neska edo mutila izateari garrantzia kenduko diote Uxue Alberdik idatzitako liburu horretan.
BIDEOA: Liburuaren aurkezpeneko bideoa.