
16 urtetik gorako edonork hartu dezake parte Debabarrena BTT martxan, eta proba amaitzeko bost ordu izango dituzte gehienez. Interesatuek urriaren 12a baino lehen eman beharko dute izena,
www.kirolprobak. com webgunean. Egunean bertan ez da egongo izena emateko aukerarik. Era berean, urriaren 10etik aurrera hiru euroan igoko dira izena emateko
prezioak. Partaideen artean hainbat opari zozketatuko dituzte antolatzaileek.
Proba 9:00etan hasiko da, Mintxetan. Aurten ere
bi ibilbide egongo dira aukeran; bata 25 kilometrokoa, eta bestea, 45 kilometrokoa. Zailtasun maila altukoa lehena eta oso altukoa bigarrena.