Kalean da Natalia Melladoren estreinako diskoa

elgoibarren.net 2013ko ira. 20a, 13:54

 
Natalia Mellado abeslari elgoibartarrak bere estreinako diskoa, ‘Caminos de vuelta’, kaleratu berri du. Herrialde ezberdinetako herri musikari bere ahotsa jarri die Nataliak, diskoa osatzen duten 11 abestietan.

 
 


 Mexiko, Uruguay, Argentina, Ekuador, Txile, Kuba, Portugaleko eta Espainiako herri musikako abesti ezagunak aukeratu ditu Natalia Melladok bere lehen diskorako. Nataliaren senarrak (Raul Ramos) eta biek sortu duten Cabalgache zigilu diskografikoaren bitartez argitaratu dute ‘Caminos de vuelta’ izeneko diskoa.  Dagoeneko salgai dago. Interneten iTunes eta Spotify euskarrietan eros daitezke diskoko abestiak. Diskoak euskarri fisikoan eskuratu nahi dutenek, berriz, honako helbide elektronikora idatzi behar dute: nataliamelladocd@gmail.com. 12 euroren trukean sinatuta jasoko dute diskoa. Abeslariak duen webgunean (http://www.nataliamellado.com) aurkituko duzue informazio osoagoa.
  • Era berean, BARREN aldizkariko azken alean (878. Zenbakian/PDF) irakur dezakezue Natalia Melladok herri aldizkariari eskaini dion elkarrizketa.

1706637343630 Kalean da Natalia Melladoren estreinako diskoa

1706637343725 Kalean da Natalia Melladoren estreinako diskoa

1706637343800 Kalean da Natalia Melladoren estreinako diskoa

1706637343906 Kalean da Natalia Melladoren estreinako diskoa

Lotura duten albisteak: