Uharte Arakil-Beriango Kilometro Bertikala Uharte-Arakilgo (471 m) herrian hasi eta Beriain mendiko gailurrean (1494 m) amaitzen zen. Guztira, 147 lagunek lortu zuten proba amaitzea eta Ionut Alin Zinca izan zen azkarrena, 0:42:42 denborarekin. Irabazlearengandik 46 segundora ailegatu zen gailurrera Iñigo Lariz elgoibartarra. Larizek 14 segundoko aldea atera zion hirugarren postua lortu zuen Mikel Beunza nafarrari. (Iñigo Larizen kronika)
Emakumezkoetan Ibarrako Leire Agirrezabala izan zen azkarrena (0:49:47) eta Maite Maiora iritsi zen helmugara bigarren postuan, 0:50:30 denbora eginda. Denboraldiko azken mendi lasterketa izan da honakoa korrikalari mendaroarrarentzat, sorbaldako arazo batzuk konpontzeko kirofanotik pasako baita. Lariz eta Maioraz gain izan zen gure ordezkari gehiago Uharte Arakil-Beriango Kilometro Bertikalean. Beherago dauzkazue horien postuak eta denborak.
Open Lafuma Euskal Herriko Bertikalen Zirkuitoko hirugarren eta azken proba, VI. Anboto Kilometro Bertikala izango da, urriaren 12an. Orain arte lortutako emaitzei erreparatuz gero, iaz lortu zuen tituluari eusteko aukera handiak ditu Iñigo Larizek. Une honetan bera da zirkuituko liderra.
•Elgoibartarren eta mendaroarren sailkapena:
- 2. postuan, Iñigo Lariz Azkue (0:43:28)
- 23. Maite Maiora (0:50:30)
- 30. Xabier Ortuoste Atana (0:51:21)
- 63. Hasier Murua Perez (0:54:43) 105. Iosu Juaristi (1:00:32)
∞Lotura duten albisteak:
- Garaipena eta errekorra Iñigo Larizentzat Fuente Dé-ko kilometro bertikalean (2013-06-10)
- Iñigo Larizek irabazi du Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikala (2013-03-04)
- Igoera bertikalen zirkuitua irabazi du Iñigo Larizek (2012-10-08)
- Bertikalen Zirkuituko liderra da Lariz, Txindokin bigarren egin ostean (2012-06-19)
- Bigarren postuan sailkatu da Iñigo Lariz Azpeitiko Zuzenien mendi lasterketa bertikalean (2012-03-05)
*Argazkiak: Sergi Parusmajor Mendian eta Iñaki Uribe-Etxebarria.