Alcorta eskubaloi taldeak etxeko lehen partida jokatuko du zapatuan

elgoibarren.net 2013ko ira. 24a, 17:05

 
Ospakizunak atzean laga eta Sanloko taldeek datorren asteburuan jokatuko dituzte estreinako partidak etxean. Senior gizonezkoen Alcorta Forging Group taldeak, esaterako, joan den asteburuan hasi zuen liga txapelketa Zaragozan, eta, datorren zapatuan zaleen aurrean egingo dute debuta, Ford Mugarri Arrasate taldearen aurka.


1706637341866 Alcorta eskubaloi taldeak etxeko lehen partida jokatuko du zapatuan

Duela bi denboraldi mailaz igotzea lortu ostean, Nazional mailari eutsi zion iaz Alcorta Forging Group eskubaloi taldeak. Aurten ere helburu berarekin hasi dute denboraldia. Joan den asteburuan jokatu zuten liga txapelketako estreinako partida, Zaragozan. Elgoibartarrek A.D. Stadium Casablanca taldearen aurka neurtu zituzten indarrak eta 33-22 galdu zuten. Bigarren jardunaldiari dagokion partida Olaizaga kiroldegian dute datorren zapatuan, 19:30ean. Ford Mugarri Arrasate taldearen aurka jokatuko dute denboraldiko etxeko lehen partida. (ikusi C multzoko lehen jardunaldiko emaitzak eta sailkapena)
Euskal Ligaren hasiera
  Era berean, Sanloko gainerako taldeak ere aurki hasiko dira lehian. Hala, Euskal Ligan diharduten Tecnifuelle eta Astigarraga GYS Sport taldeek, Zumaiako Pulpo klubeko taldeen aurka jokatuko dute ligako lehen partida, kadete eta jubenil mailetan.

•Hurrengo partidak Olaizaga kiroldegian. Zapatua, 28.
  • 16:00 Tecnifuelle - Zalla Taberna Pulpo (Kadete neskak)
  • 17:30 Astigarraga - Galdona Burdindegia Pulpo (Jubenil neskak)
  • 19:30 Alcorta Forging Group(1) - Ford Mugarri Arrasate (4) (Senior gizonezkoak)