Gazteen aisialdi ohiturak aztertzeko lehen tailerra, irailaren 26an

elgoibarren.net 2013ko ira. 24a, 18:22

 
Gazteen aisialdi ohiturak aztertzeko jarri zuen martxan Udalak Gaztemapping egitasmoa, Manahmana enpresaren laguntzaz. Uda aurretik egin zuten egitasmoaren aurkezpena, eta orain hasiko dira gazteen behaketa lanarekin. 30 gaztek beste 30 gazte behatuko dituzte, aisialdi ohiturak aztertzeko.



 13 eta 30 urte bitarteko gazteen ohiturak ezagutu nahi dituzte, gazteentzako aisialdi eskaintza hobetu ahal izateko. Ikerketa honetan gazteak izango dira protagonistak, bai ikertzaileak eta baita ikertuak ere. 30 profil desberdin egituratu dituzte arduradunek, eta profil horiek betetzen dituzten gazteen aisialdi ohiturak ezagutu nahi dituzte.

Bi formakuntza saio

1706637341406 Gazteen aisialdi ohiturak aztertzeko lehen tailerra, irailaren 26an

Behaketa prozesua bi astean zehar egingo dute. Lanetik edo eskolatik kanpoko orduetan dituzten ohiturak jasoko dituzte, eta horren arabera aterako dituzte ondorioak. Hori guztia prestatzeko bi formazio saio aurreikusi dituzte, eta lehenengoa datorren irailaren 26an izango da, 18:00etatik aurrera, Kultur Etxean. Bigarren saioa urriaren 3an egingo dute. Azaroan zehar bildutako datuen analisia egingo dute, eta abenduan aurkeztuko dute gazteen aisialdi ohiturei buruzko diagnosia.