TopaEgunerako motorrak berotzen

elgoibarren.net 2013ko ira. 25a, 12:39

Zapatuan, hilak 28, ospatuko da euskaltzaleen jaia Soraluzen, TopaEguna, eta antolatzaileak ari dira motorrak berotzen. Jose Angel Irigaray euskal idazle eta poetaren eskutik bidali digute festarako gonbidapena. Era berean, TopaEguneko egitarauak aukera anitz eta ezberdinak izango ditu Soraluzera hurbilduko diren lagun guztien gozagarri. Tartean liburu aurkezpen bat ere izango da, Jon Sarasuak bere azken lana aurkeztuko baitu: Hiztunpolisa.(Ikusi goiena.net atarian sarasuari egin dioten elkarrizketa)


1706637330442 TopaEgunerako motorrak berotzen

Sarasuaren Hiztunpolisa liburuaren aurkezpena
 Jon Sarasuak Hiztunpolisa Euskaltasunaren norabideaz apunteak izeneko liburua argitaratu du Pamiela argitaletxeren eskutik. Irailaren 28an, eguerdiko 12etan, Soraluzeko Herri Antzokian aurkeztuko du egileak berak liburua, TopaEgunaren barruan. Aukera paregabea euskararen, euskal hiztun komunitatearen eta euskalgintzaren gainean egindako hausnarketa lehen eskutik jasotzeko. Horra beste arrazoi on bat irailaren 28an Soraluzera hurbiltzeko.
 
Lotura duten albisteak: