Bi baranda jarri dituzte kristalak zeuden lekuan eta, behar denerako, ikuskizunak edo kontzertuak daudenetarako, momentuan jarri eta kentzen den olanak jarri dituzte, beltz kolorekoak. “Apurtuta eta pitzatuta zeudela-eta, bi bider aldatu ditugu dagoeneko kristalak, eta hirugarren aldiz aldatu beharrean eszenatokia atzealdeko kristalik gabe lagatzea erabaki dugu, besteak beste, 900 euro balio dituelako kristal bakoitzak”, azaldu du Ricardo Garate hirigintza zinegotziak.
•Baranda berriak San Roke kalean
Hirigintza Sailetik jakinarazi dutenez, San Roke auzoan ere ari hasi dituzte barandak berritzeko lanak, ondoko argazkietan ikus dezakezuen moduan.