Hizlari bakoitzak "modu erraz eta laburrean" azalduko du bere gaia, jardunaldia arinagoa egiteko. Aukeratutako gaien artean, energia kooperatibak, legedia, energia berriztagarriak, efizientzia, mugak, etorkizunerako ikuspegia eta Elgoibarren bertan martxan dauden proiektuak azalduko dituzte, besteak beste. Horrez gain, energia aurrezteko bideak ere azalduko dituzte. 13:00etan atseden txiki bat izango da, eta azken orduan taldekako lan-dinamikak egingo dituzte.
•Energia burujabetzaren beharraz gogoeta
Jardunaldiaren helburu nagusia energia burujabetzaren beharra azaltzea da, eta, horri lotuta, etorkizunerako dauden aukerak aztertuko dituzte. Era berean, gaiarekiko interesa dutenak elkar-ezagutzeko ere baliatuko dute jardunaldia, aurrera begira lan dinamika berriak martxan jartzeko.