Aita Agirre plazan ganadu erakusketa egingo dute, eta eguerditik aurrera, Kale Kantariek alaituko dute giroa. 12:00etan, bestalde, talo tailerra eskainiko du Maitane Beristain Lasturko aterpetxeko arduradunak. Taloa egiten ikasteaz gain, txorizo edo txokolatearekin jateko aukera izango dute parte-hartzaileek.
•Egitaraua:
- 9:00-14:00: Baserriko produktuen salmenta Kalebarren plazan.
- 10:00etatik aurrera: Elgoibarko Izarrak pintxoak prestatuko ditu Kalebarren plazan, Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin.
- Eguerditik arratsaldera: Ganadu erakusketa, Aita Agirre plazan.
- 12:00etan: Kale kantariek Elgoibarko kaleak girotuko dituzte, Kalebarren plazatik hasita.
- 12:00etatik 14:00etara: Talo tailerra. Irekia adin guztietako pertsonentzat.