San Migel jaiak ospatuko dituzte asteburuan Aiastian

elgoibarren.net 2013ko ira. 27a, 09:21

 
Gaur (irailak 27) hasi eta domekara bitartean ospatuko dituzte San Migel jaiak Aiastian. Kanpai jotzearekin hasiko dira jaiak 19:00etan, eta gauean bertso afaria egingo dute, Julio Soto eta Peñagarikanorekin.


Egitarau osoa taulan klik eginda ikusi dezakezue.

Bihar, zapatua, Euskal Herriko arraza libreko artzain txakur txapelketa eta Haritz Euskal Dantzari Taldeak Borja Uzuriagaren omenez eskainiko duen emanaldia eta Kupela taldeak girotuko duen erromeria izango dira ekitaldi nagusiak, eta domekan, korrika igoera eta idi demak egongo dira, besteak beste. 12:00etan irtengo dira korrikalariak Kalegoen plazatik, eta Murkaikupe frontoirainoko ibilbidea egin beharko dute korrika. Guztira bost bat kilometro dauzka ibilbideak. Interesatuek lasterketa hasi aurretik eman beharko dute izena, Kalegoen plazan bertan. Iaz 26 lagunek hartu zuten parte, eta Iñigo Lariz izan zen azkarrena, 19:49 denborarekin. Emakume bakarrak hartu zuen parte: Pilar de La Lamak, eta 32:15eko denbora egin zuen.