Aranzadi zientzia elkartea 2000. urtean hasi zen 36ko Gerran hildako gorpuzkinak deshobiratzen, eta ordutik gaur egunera arte 600 bat gorpuzkin aurkitu dituzte, 70 bat deshobiratzetan. Memoria historikoa berreskuratu eta egia ezagutzeko eginiko lan honi buruzko erakusketa jarri zuen ikusgai Kultur Etxean, Elgoibar1936 taldekoen laguntzaz.
Pako Etxeberria auzi mediku eta Aranzadi zientzia elkarteko presidenteak gidatu ditu deshobiratze gehienak, eta tartean Elgoibarren egindako bi: Madariagan eta Zirardamendin. Etxeberriak deshobiratze horien atzean ezkutatzen denari buruzko hitzaldia eskaini zuen Elgoibarren, irailaren 25ean.
- BARREN aldizkarian (877. zenbakia PDFan) irakur dezakezue Pako Etxeberriari eginiko elkarrizketa.
∞Lotura duten albisteak:
- Zirardamendiko lau gudariak omendu dituzte, 76 urte eta gero (2012-06-18)
- Zirardamendin agertu diren lau gudarien gorpuzkiak hobitik aterako dituzte zapatuan (2012-06-14)
- Ziardamendin orain dela 75 urte hildako gudariak omendu dituzte (2011-09-28)
- 21 izar, gerran fusilatutako elgoibartarren omenez (2010-11-08)
- 1936ko irailaren 21ean Faxistak Elgoibarren sartu zireneko argazkiak (2009-02-24)
- Elgoibar1936 elkarteak txalotu egin du Udalak memoria historikoaren gainean onartutako akordioa (2008-12-02)
- Gerrate Zibilean lurperatutako gorpuak bilatzeko laguntza eskainiko du Udalak (2008-11-27)
- Ikur eta irudi frankistak kentzeko eskatu dio Elgoibar1936 elkarteak Udalari (2008-04-04 elgoiBARREN.net)
- Gerra zibilean fusilatutako miliziano baten hezurrak aurkitu ditu 'elgoibar1936' taldeak (2007-12-19)
- elgoibar1936.com blogean memoria historikoa berreskuratuko dute (2007-11-21 elgoiBARREN.net)