Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Aisialdi taldeak antolatzen dituen Udalekuetan 230 ume eta 32 hezitzaile aritu dira aurten. Urtero moduan, hainbat jolas eta ekintzetan hartu zuten parte: San Fermin Txiki Eguna, Txiki Eguna, Zirkuaren Eguna… horietan eta bestelakoetan ateratako makina bat argazkirekin osatu dute argazki erakusketa. Uda sasoiko jolas guztiak gogora ekarri edo ezagutzeko aukera izango dute orain Kultur Etxeko sotoan jarri duten argazki erakusketara hurbiltzen diren ume, guraso zein herritarrek. Honakoa izango da ordutegia:
- Urriak 3, eguena: 17:00-19:00
- Urriak 4, barixakua: 18:00-20:00
- Urriak 5, zapatua: 11:30-13:30 eta 18:00-20:00
- Urriak 6, domeka: 11:30-13:30 eta 17:00-19:00