Salsa, bachata, kizomba, eta zouk dantza estiloetan itzal handikoak diren dantzariak etorriko dira, eta Elgoibarren bertan eta inguruetan dantza ikasten dihardutenek ere izango dute dantzan sakontzeko eta ikasitakoa praktikan jartzeko aukera. Elgoibarren, ostegunero batzen dira 40 bat lagun Gabaz tabernan, dantzan egiteko, eta haiek ere gonbidatuta daudela gogorarazi du Karmel Leonek. Euskal Herrian era honetako hiru jaialdi egiten dira: Gasteizen, Bermeon eta Barakaldoko BECen, baina Gipuzkoan aurreko aldia da maila honetako zerbait antolatzen dutela.
•Tailerrak eta dantza-saioak
Gaur (urriak 4) hasiko da Vacuna Salsa jaialdia, 22:00etan. Lemoako Jorge eta Deiene dantzariek bachata ikastaroa emango dute, eta ondoren, Bilbao Argentinako Aitor Esquinas eta Julieta Arroyok zouk tailerra eskainiko dute. Ikastaroen ostean, 00:30ean, DJa egongo da, eta aurrez ikastaroak eman dituzten dantzariek dantza erakustaldi bana emango dute gero.

Zapaturako eta domekarako egun osoko egitaraua antolatu dute. Interesatuek vacunasalsaweekend.wordpress.com webgunean duten informazio osoa. Egitaraua, eta izenematearen inguruko informazio guztia batu dute hor.