Herriraren kontrako operazioa salatzeko lanuzteak

elgoibarren.net 2013ko urr. 4a, 13:13

Herrira mugimenduaren aurkako sarekada salatzeko lantoki aurrean elkartzera deitu zuten gaurko sindikatuek (ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT), eta, mobilizazioekin bat egin dute hainbat langilek eta herritarrek Elgoibarren. Ondoko argazkian Danobat lantegiko beharginak ageri dira, goizeko 8:00etan enpresa aurrean egin dute elkarretaratzean.



 Herrira mugimenduaren aurka burututako polizia operazioaren “bidegabekeria” salatzeko plazetan eta lantegietan biltzeko proposatu zuten ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek. Elgoibarren udaletxe aurrean egin dute bilkura, 12:00etatik 12:30era bitartean. Lantokietan ere izan du erantzuna lanuzterako deiak. Hala, Etxepe aurrean batu dira zenbait langile. Era berean, Danobateko langile talde batek ere bat egin du mobilizazioekin eta hamar bat minutuko elkarretaratzea egin dute, 8:00etan, lantokiaren sarreran. Herrira mugimenduaren aurkako operazioaren kontra eta atxilotuei babesa erakusteko asmoz batu direla jakinarazi dute.

1706637298200 Herriraren kontrako operazioa salatzeko lanuzteak

1706637298276 Herriraren kontrako operazioa salatzeko lanuzteak


Elkarretaratzea Mendaron
 Mendaron ere elkarretaratzera deitu dute gaurko (urriak 4), Herrira aurrera! Eskubide eta askatasunen defentsan lelopean (19:00etan Mendarozabal plazan). Bihar, bestalde, manifestazioa egingo dute Bilbon. Elgoibartik autobusez joateko aukera egongo da.