Diskoa kaleratu du Napoka Iriak: ‘Arnasten ikasteko berriz’

elgoibarren.net 2013ko urr. 4a, 14:48

Arnasten ikasteko berriz diskoa kaleratu du Napoka Iria taldeak, eta bihar zortzi, urriaren 11n, aurkeztuko dute Donostiako Lugaritz kulturgunean eskainiko duten zuzenekoan. Miren Narbaiza eta Ander Mujika taldekideek egin duten barne bidaia dago disko berriaren oinarrian. Diskoaz gainera, bideoklip berria ere estreinatu dute (goiko bideoan).


 Aurreko diskoko oinarri berdina dauka Napoka Iriaren bigarren lan luzeak, baina Gorka Bereziartua kazetariak aurkezpen orrian jaso duenez, interbalo txikiagotan dabiltza melodiak, eta sakabanatua dago lehen kanten puntu jakinetan kontzentratzen zuten tentsioa. Bereziartuak dio oro har indiefolk soinurantz lerratu direla azkeneko lan honetan.

1706637292812 Diskoa kaleratu du Napoka Iriak: ‘Arnasten ikasteko berriz’

Bonberenea Ekintzak zigiluaren eskutik kaleratu dute Arnasten ikasteko berriz izeneko diskoa, eta atzo (urriak 3) aurkeztu zuten, Donostian. Kazetarien aurrean egin zuten agerraldian gainera, pare bat kantu jo zituzten zuzenean (ikusi bideoa berria.infon).
  Diskoa zortzi kantuk osatzen dute, eta 30 minutu ingurukoa da. Narbaiza eta Mujikaren gitarrez gain, instrumentu asko erabili dituzte. Felix Buff, Ibai Gogortza eta Iban Urizar elgoibartarra izan dira joste lanetako arduradunak.
•Bideoklipa: Disko berriarekin batera, David Zabalak zuzendutako bideoklip berria (Nik ere) aurkeztu du Napoka Iriak.