Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, bilera batean parte hartzeko deialdia egin nahi diete ekimenaren sustatzaileek Elgoibarko euskaltzale guztiei. “Elgoibar euskaldun denon ametsa delako, horrekin amesten dugun guztiok batera ospatu eta aldarrikatu dezagun aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna”, adierazi dute. Urriaren 10ean, eguenean, izango da bilera, 18:30ean Kultur Etxeko sotoan. Hona hemen, bileraren deitzaileek elkarrekin adostutako gonbidapena.
Agur t’erdi,
Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, bilera batean parte hartzeko gonbidapena duzue honakoa.
Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, bilera batean parte hartzeko gonbidapena duzue honakoa.
Urte luzeak daramatzagu abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen, eta gure herrian ere antolatu izan dira gauzak egun horren bueltan. Baina betiere, herriko eragile bakoitzak bere kabuz egin izan du lan. Aurtengoan, ordea, Euskararen Nazioarteko Eguna elkarrekin ospatzeko eta aldarrikatzeko eguna dela baloratuta, prest gauden guztion artean zerbait antolatu nahian gabiltza.
Ikastolako, Herri Eskolako, Institutuko, Udal Euskaltegiko, AEK Euskaltegiko eta Elgoibarko Izarrako ordezkariak bi bileratan bildu ostean, bilera baterako deialdi irekia egitea pentsatu dugu.
Hortaz, Euskararen Nazioarteko Eguna elkarrekin ospatu eta aldarrikatzeko proposamena lantzeko bilera egingo dugu.
- Eguna: urriak 10
- Ordua: 18:30
- Lekua: Kultur Etxeko sotoa
Sotoan elkar ikusiko dugulakoan,
-Elgoibar Ikastola, Herri Eskola, Elgoibarko Institutua, Udal Euskategia, AEK Institutua, Elgoibarko Izarra-
∞Lotura duten albisteak:
- Mendaro dantzan jarri zuen euskararen aldeko 'flasmob'-ak (2012-12-04)
- Euskararen aldeko aldarriak, goizean goizetik (2012-12-03)
- Bideo-inkesta: Zergatik bizi nahi duzu euskaraz? (2012-11-30)
- Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute Danobateko langileek (2010-11-25)