Multimedia formatuko hitzaldi-kontzertu batekin emango diote hasiera Eñaut Elorrietak (Gernika, 1975) eta Mikel Markezek (Errenteria, 1971) Elgoibarko Izarrak eta Udalak urrirako antolatu duten hitzaldi zikloari. 19:00etan hasiko da saioa musika eskolako auditorioan.
Euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena helburu dituen proiektua da Baga, biga, higa; euskal musikagintzaren historia, erreferenteak eta zaletasuna sustatzeko proiektua. Helburua garbia da: hurrengo belaunaldiei euskal musikagintza sakonago ezagutzeko, "maitatzeko" eta bizitzeko bitartekoak eskaintzea.
•Herri txikiek esfortzu bikoitza
Proiektu honen sustatzaileek esana da teknologia berriek, informazio eta aukera gain-dosiak markatutako globalizazio garai honetan herri txikiek esfortzu bikoitza egin behar dutela euren kultur eskaintza erakargarriago egiteko eta zabaltzeko. Hau da, euskal kulturgintzako erreferenteak eta ereduak indartzeko ahalegin handiagoa egitera behartuta daudela gurea moduko herri txikiak, eta musikak eta kantuek duten garrantziaz ohartuta, euren alea musikagintzan jarri nahi dute Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezek.

•Euskal musikaren historiaren errepasoa
Hitza eta kantua erabiliko dituzte horretarako. Euskal musikagintzaren mundua barrenetik ezagutzen dute biek ala biek, eta hitzez eta kantuz islatuko dituzte iraganeko (baga), oraingo (biga) eta etorkizunerako (higa) erronkak eta aukerak. Hala, euskal musikaren historiaren errepasoa egingo dute, euren begiradatik, jakina. 60ko hamarkadaren aurreko garaietatik gaur egunera arteko historia aztertuko dute. Baga, biga, higa egitasmoaren aurkezpen orrian jaso dutenez, bost ataletan banatuko dute euskal musikaren historia: 60ko hamarkadara artekoa, 60ko eta 70eko hamarkadak, 80ko hamarkada, 90eko hamarkada eta 2000. Urtetik gaur egunera artekoa.

Hamarkadaren arteko lotura musika euskarri ezberdinak erabiliz egingo dute. Euren esanetan, garai bakoitzean erabili diren euskarriek informazio asko ematen dute aro bakoitzari buruz. Horregatik, euskarririk gabeko garaietatik hasi eta disko biniloen aroa (60-70eko hamarkadak), casetten aroa (80ko hamarkada), CDen aroa (90eko hamarkada) eta MP3-en aroa edo euskarririk gabeko aro modernoa jorratuko dituzte.
Ikusi hemen: Berria Telebistak Mikel Markezi eginiko elkarrizketa: