Uxue Alberdik azaldu du Euli-giro liburuko ipuin denak gaur egunean kokatuta daudela, baina oso diferenteak direla euren artean. Ipuin guztiak “barrutik kanpora” sortutakoak izan direla esan zuen idazleak aurkezpen ekitaldian, sentipen bat izan duela beti abiapuntu.
Helduentzako literaturaren arloan hirugarren liburua du egileak (ikus
bibliografia). Aurreko biak
Aulki bat elurretan ipuin liburua (Elkar, 2007) eta
Aulki-jokoa eleberria dira (Elkar, 2009). Era berean,
Ezin dut eta zer? (Ttartalo, 2010) haurrentzako ipuina ere badauka kaleratua eta hainbat itzulpen ere egin ditu. Idazlea izateaz gainera, Itzulpengintza eta Interpretazioan eta Kazetaritzan lizentziaduna da Uxue Alberdi. Aurrekoez gain, bertsolaritzan aritzen da,
Hitzen Uberan egitasmoaren sortzailea da eta zenbait komunikabidetan ere kolaboratzen du, beste zeregin batzuen artean.
•ELKARRIZKETA: