Elgoibarko, Errenteriako eta Irungo alkateek bakoitzak bere herrian garatu dituzten bizikidetza programak azalduko dituzte gainerako alkateen aurrean. Alfredo Etxeberriak gaur (urriak 10) Kursaal Kongresu jauregian egingo duten saioan hartuko du hitza, 17:30etik aurrera.
Watch live streaming video from donostiakoudala at livestream.com
Egitarauan, Siriako, Kolonbiako, Txileko, Argentinako, El Salvadorreko eta AEBetako udal kargudun eta alkateen hitzaldiak agertzen dira. Halaber, Palestinako, Saharako, Korsikako eta Bretainiako hainbat herritako ordezkariak ere etorri dira Donostiara, baita gatazkak konpontzen aritzen diren hainbat aditu ere. Azken horiek mahaingurua egingo dute lehen jardunaldian. Izan ere, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak gogora ekarri duenez, inguru gatazkatsuetako udalen esperientzien berri jasotzea da konferentziako helburuetako bat.
- Nazioarteko Konferentziaren inguruko informazio guztia eta egitaraua
- Informazio gehiago: www.mayorsforpeace.org
∞Lotura duten albisteak:
- Bizikidetza lantzen jarraituko dute Lokarrik antolatutako foroetan (2013-02-20)
- Eguenean aurkeztuko dute jendaurrean “Elgoibar bakea eraikitzen’ egitasmoa (2012-05-16)
- ‘Elgoibar bakea eraikitzen’ ekimena bultzatuko du Elgoibarko Udalak (2012-04-20)
- Elkarbizikidetza proiektuak aurrera jarraitzen du (2013-01-10)