Osagai asko ditu Ni para ti, ni para mi antzezlanak: telefono beltz bat, hildako bat, bi emakume, herentzia bat, etxebizitza bakar bat, eta Marta eta Beak, obrako bi protagonisten, eguneroko ezkutua. Elkar ulertzera kondenatuta daude Marta eta Bearen, baina gutxi dute komunean. Amesgaiztorik txarrenean ere imajinatu ezingo zuten zerbaitek, baina, elkar ulertzera behartuko ditu, eta harreman sendoa sortuko da haien artean.
- Informazio osoagoa: txalo.com
•Hansel eta Gretel, domekan
Udaleko Kultura Sailak beste antzerki bat ere antolatu du astebururako, gaztetxoei zuzendutakoa bigarrena. Hansel eta Gretel umeentzako antzezlana eskainiko dute Glu-Glu konpainiak domekan (urriak 13). Hansel eta Gretel basoan galduko dira, eta noraezean dabiltzala, txokolatezko etxea aurkituko dute. Sorgin maltzur batekin topo egingo dute han. 16:30ean izango da saioa.