Urtero antolatu ohi duen legez, Julian San Juanen omenezko Idotorbera bizikleta igoera antolatu du Lagun taldeak zapaturako. 12:00etan irtengo dira txirrindulariak Kalegoen plazatik, eta 3,8 kilometroko ibilbide maldatsua egingo dute Idotorberaino. Iaz 41 lagunek parte hartu zuten eta Mikel Hernandez (14:09) eta Ainhoa Lendinez (19:04) nagusitu ziren.
•III. Rollski igoera
Bizikletakoak plazatik abiatu ostean hasiko da rollski igoera, 12:20ak aldera. Igoera kronometratua izango da, eta izena eman behar da. Horretarako bi aukera daude: egunean bertan 11:30etik aurrera udaletxe aurrean jarriko duten mallan edota Internetez, Pirukeriak blogean sartuta: http://pirukeriak.blogspot.com.es. Izenematea debalde da. Aurrez, Maripotzura igotzeko geldituko dira: 9:30ean, IMHko bidegurutzean. Maripotzura igotzeko ez da beharrezkoa aurrez izena ematea, baina antolatzaileek jakinarazi dute zenbat lagun batuko diren jakinez gero autoetan lekua gordetzeko aukera izango dutela, Maripotzutik jaisteko.