Hamalau lagun batu ziren atzo Euskararen
Nazioarteko Eguna
elkarrekin antolatzeko egindako batzarrera. Abenduaren 3an egin
daitekeenaz
aritu ziren, eta ideia batzuk ere lotu zituzten, baina ekimena
guztiz zehaztea
hurrengo bilerarako laga zuten, herritar gehiagoren ekarpenak jaso
nahi
dituztelako.
Hurrengo bilera urriaren 22an izango da (martitzena),
18:00etan,
Kultur Etxeko sotoan. Bileran parte hartu dutenek parte hartzera
deitu diete
herritar guztiei.