Anboton garaipena lortuta Bertikalen Lafuma zirkuitua irabazi du bigarrengoz Larizek

elgoibarren.net 2013ko urr. 14a, 14:27

 
Iñigo Larizek irabazi du Anbotoko Kilometro bertikala, Kilometro Bertikalen Lafuma zirkuituko hirugarren eta azken proba. Honenbestez, zirkuituko sailkapen orokorra irabazi du elgoibartarrak, bigarren urtez jarraian.



1706637282181 Anboton garaipena lortuta Bertikalen Lafuma zirkuitua irabazi du bigarrengoz Larizek

Open Lafuma Euskal Herriko Bertikalen Zirkuitoko estreinako proban (Azpeitiko Zuzenien) garaipena lortu eta bigarrengoan (Uharte Arakil-Beriango Kilometro Bertikala) bigarren postua eskuratu ostean, kilometro bertikalen zirkuitua bigarrengoz irabazteko faborito argia zen Iñigo Lariz, zirkuituko azken proba, Anbotoko kilometro bertikala, jokatu aurretik. Lehenengo ez geratuta ere aukerak zituen zirkuitua irabazteko. Alabaina, proba irabaztea zuen helburu. “Euskal Herrian egiten den kilometro bertikalik politena dela uste dut, eta oraindik, podiumik ere ez dut lortu Anboton. Beraz, irabaztera irtengo naiz", adierazi zuen anboto.org Durangaldeko orainkarian. Esan eta egin. Elgoibartarra jaun eta jabe izan zen zapatuan Atxondon jokatu zen proban eta 40 minutu eta 26 segundoan osatu zuen igoera, eta Anartz Etxeberria bigarren sailkatuari hiru minututik gorako aldea atera zion. Oscar baeza sailkatu zen hirugarren postuan (43:45).
 "Garaipen sineztezina Anboto kilometro bertikalean. Eta honekin lasterketa Bertikalen Lafuma zirkuitoa poltsikora bigarrenekoz. Animatzen egon zeraten ikusle daneri eskerrak. Izugarriak zerate", adierazi du Larizek sare sozialetan.

SAILKAPENAK GIZONETAN
1- Iñigo Lariz......................... 40.26
2- Anartz Etxeberria ............ 43.37
3- Oscar Baeza................... 43.45
4- Oier Ariznabarreta ......... 44.07
5- Ekaitz Kortazar ............. 44.20
 
SAILKAPENAK EMAKUMEETAN
1- Maud Combarieu ..................  51.19
2- Nahia Quincoces .................. 51.26
3- Larraitz Antxia ..................... 52.38
4- Severine Duhalde ............... 57.17
5- Sonia Regueiro .................. 59.44