Eguraldia lagun 402 lagun batu ziren atzo Mintxetako irteera gunean (iaz 220 lagun elkartu ziren). Parte-hartzaileak, batik bat Gipuzkoatik eta Bizkaitik etorritakoak ziren, baina beste probintzia batzuetatik etorritakoak ere baziren tartean –Kantabria (2), Asturias (1), Errioxa (1) eta Madril (3)-. Horiez gain, Kuttingen-etik (Suitza) etorritako bizikleta zale bat ere hurbildu zen gurera. Aipatzekoa da, halaber, eskualdeko herritarren parte-hartze handia. Era berean, MTB aldizkariko bi kazetarik ere hartu zuten parte martxan, eta ikusitakoarekin eta bizitakoarekin erreportaje bat argitaratuko dute aurki mendiko bizikletan espezializatutako aldizkarian.
•Gertakari aipagarririk gabe
Aurreko urteetan bezala, parte-hartzaileek bi ibilbide izan zituzten aukeran, bata 25 kilometrokoa, eta bestea, 45 kilometrokoa. Zailtasun maila altukoa lehena eta oso altukoa bigarrena. Bi ibilbideak ongi markaturik zeuden, seinale eta baliza desberdinekin, eta indarrak berreskuratze aldera, hainbat anoa postu ipini zituzten antolatzaileek ibilbideko puntu estrategikoetan. Gainera, Eibarko CDR bizikleta dendari esker, asistentzia teknikorako bi puntu ere jarri zituzten. Hala ere, eguna aparteko gertakari aipagarririk gabe igaro zela jakinarazi dute antolatzaileek. Debegesa Garapen Agentziak eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak eskualdeko BTT kluben laguntzarekin antolatutako ekimena da Debabarrenako BTT martxa.

•Opariak eta boluntarioei esker onak
Probaren amaieran hainbat sari banatu zituzten antolatzaileek. Hala, parte-hartzaile guztien artean 40 bat opari zotz egin zituzten, eskualdeko kirol zein turismo arloko enpresei esker: asteburuko egonaldiak, bazkariak edo afariak, kirol materiala, produktu gastronomikoak eta abar.
Azkenik, bizikleta zaleen parte-hartze handia eskertu nahi dute antolatzaileek, baita “boluntarioen lan ikaragarria” ere. Urtez urte, 50 boluntariotik gora aritzen dira lanean: “Elgoibarko Atletismo Kluba, Kisale, Bikeibar, Debamatika, Ameikutz, Debemen, eta beste hainbat laguntzale”, nabarmendu dute.

•ARGAZKIAK: