Elgoibarko Udalak antolatuta, 2013ko Mugikortasun Iraunkorraren Astea egingo da hirugarren urtez jarraian, urriaren 16tik 19ra bitartean. Antolatu dituzten ekintzen artean, Elgoibar Ikastolako DBHko ikasle talde batek bizikletaz egingo du eskolarako bidea, datozen hiru egunetan. Kalegoen plazatik irtengo dira 7:55ean.
Era berean, Herri Eskolako eta Elgoibarko ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleek, gaizki aparkatutako kotxeei isun sinbolikoak jartzeko ekimenean hartuko dute parte eguenean eta barixakuan. 9:30etik aurrera Bernardo Ezenarro, eta Pedro Miguel Urruzuno kaleetan ibiliko dira udaltzain lanak egiten. Eta handik Kalebarren plazara eta San Frantzisko kalera joango dira.
Udaltzainek, benetakoek kasu honetan, Oin Alai egitasmoko boluntarioak hezteko saioan hartuko dute. Kalebarren plazatik King-Kong parerainoko zatian erakutsiko diete boluntarioei trafikoarekin nola jokatu behar duten.
∞Lotura duten albisteak:
- Bizikleten bigarren eskuko merkatua egingo dute Mugikortasun Iraunkorraren Astean (2013-09-25)
- Bizikletaren erabilera sustatuko dute mugikortasun iraunkorraren astean (2012-10-11)
- Lanera eta eskolara bizikletaz (2012-10-17)
- Patineteak aparkatzeko konponbidea (2012-10-18)