Elgoibarko Izarra kultur elkarteak eta Elgoibarko udalak elkarlanean antolatu dute Atzera begira, aurrera egiteko. Euskaldunon iraganaz eta etorkizunaz zikloa. Gotzon Garate zenaren oroimenean antolatu zuten aurrenekoa, Gotzon hil eta urtebetera (2009), eta ordutik, leku berezia egin du urriko kultur programazioan. Elgoibartarren artean euskalduntasuna sustatzeko helburuarekin antolatzen dute, eta Amonarrizena aurtengo bigarren saioa da.
Joan den astean eskaini zuten zikloko lehen saioa Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez musikariek musika eskolako auditorioan. Euskarazko musikagintzaren sustapenaz eta transmisioaz jardun zuten bereziki, Baga biga higa hitzaldi multimedian.
•Lorea Agirre eta Unai Iturriaga, azken hitzaldian
Hilaren 23an, berriz, Lorea Agirre kazetari eta antropologoaren eta unai Iturriaga bertsolariaren txanda izango da. Euskararen normalizazioaren alde orain arte izan eta egin duguna baloratu eta egiteko daukaguna irudikatuko dute.
∞Lotura duten albisteak:
- Eñaut Elorrietaren eta Mikel Markezen hitzaldi kontzertua, gaur musika eskolan (2013-10-09)
- Euskaldunon iraganaz eta etorkizunaz gogoeta egiteko gonbita (2013-10-03)
- ‘Nafarroa arragoa!’ programa aurkeztu dute herriko hainbat eragilek elkarlanean (2012-09-28)
- Elgoibarko toponimiari buruzko saioak irekiko du ‘Izanaren izena’ zikloa (2011-10-05)
- ‘Euskara ala ezkara’ hitzaldi zikloa, asteazkenetik aurrera (2010-10-15)
- Gotzon Garateren omenezko hitzaldi zikloa urriaren 21ean hasiko da (2009-10-16)
- Gotzon akorduan daukagula jarraitzen dogu (2009-10-16)