Correosek enkantean jarriko du Elgoibarren duen etxebizitza bat

elgoibarren.net 2013ko urr. 16a, 15:24

 
Dirua falta, eta ondasunak saltzen dihardu Espainiako Gobernuak. Hego Euskal Herrian 77 higiezin aterako dituzte enkantera 2015a baino lehen. Horien artean dago Correosek Elgoibarren daukan 147 metro koadroko etxebizitza bat. (ondoko argazkian, etxebizitza dagoen eraikina)


 Correosek azaroaren 21ean aterako du enkantera Elgoibarren daukan etxebizitza bat. San Ignazio kaleko 2. zenbakian dago aipaturiko etxebizitza, Correoseko bulegoak dauden eraikin berean. 147,92 metro koadro ditu, egongela, sukaldea, bost logela, hiru bainugela eta bi balkoitan banatuta.
  Etxearen balioa 225.530 eurokoa da eta prezio horretan irtengo da enkantera. BNP Paribas Real Estate higiezinen aholkularitza enpresak antolatuko du enkantea eta, enkantean parte hartzeko interesa dutenek BNPren webgunean aurkituko dituzte enkantean jarriko duten etxebizitzari buruzko xehetasun guztiak.
 Era berean, Elgoibarko etxebizitzarekin batera, Correosek Irunen duen egoitza bat ere aterako da enkantera azaroaren 21ean. Bi milioi euroan tasatu dute ia mila metro koadro dituen eraikina, hain zuzen ere.

Lotura duten albisteak: